FAUNA ETA FLORA
15575
page-template-default,page,page-id-15575,bridge-core-1.0.7,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-18.2.1,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-6.0.5,vc_responsive

FAUNA ETA FLORA

FAUNA ETA FLORA MEATZE ESPARRUAN

Meatze paisaia birnaturalizatzen joan da meatze jarduera bertan behera geratu ondoren. Agerikoa da biodibertsitatean izan den hobekuntza, izan ere, landaturiko zuhaitzekin batera, badira baso misto atlantikoa eta ibaiertzeko basoa ere. Gainera, Barnaola eta Apaolazako hezeguneak sendotu dira, eta baita Mañastegizaharreko putzua ere. Inguru honetan, meatze eta natur paisaiarekin batera, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera handia dago.

Meatze gune honen ardatza Troi erreka da (Peatza ere esaten zaio). Troi meategiaren barrenetik sortzen da, 500 m inguruko altueran. Oria ibaiaren arroan dago, horren goiko zatian ibar itxi bat osatuz, eta egoera onean mantendu den ibaiertzeko landaredia dauka, haltzak, urritzak, lizarrak eta horiei lotutako fauna interesgarria. Mutiloako herrigunean Aizpea errekarekin bat egiten du, Mutiloa erreka osatuz, eta behin Segurara iritsita, Oria ibaian amaitzen du bere ibilbidea.

Ilustrazioa: Angel Dominguez
Ilustrazioa: Angel Dominguez

Paisaiaren parte ditugu, halaber, meatze jarduerak sortu zituen kubeta txikiak, denbora igaro ahala sedimentu fin eta iragazgaitz batez betetzen joan direnean, eta leku horietan ura pilatu delarik, hezegune txikiak eta ihi sailak sortu dituztenak. Faunarentzat garrantzitsuak dira babesleku gisa eta bertan umeak hazteko, anfibioen kasuan batez ere. Horien artean nabarmentzekoak dira uhandre palmatua eta baso igel gorria. Hezegune horien inguruan espezie interesgarriak aurkitu dira. Goroldioen artean, Cryphaea heteromalla espeziekoak daude. Legeak babesten dituen bi espezie baskular hauek ere ikusten dira: Ilex aquifolium eta Ruscus aculeatus. Aipagarriak dira baita ere landare parasitoak (Lathraea clandestina eta Viscum album), tamaina politeko aleak ere badira (Sambucus nigra), eta baita zenbait arboladi ere (Barnaolako lizardia eta Mañastegizaharreko haltzadi-lizardia). Hainbat garo espezie ikus daitezke (Asplenium scolopendrium, Athyrium filix-femina, Dryopteris affinis eta Polystichum setiferum) eta Sanicula europaea ere badago.